XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
8.3.-
POLINOMIOEN ARTEKO ZATIKETA EGITEKO ERA PRAKTIKOAPolinomioen arteko zatiketa nola egiten den ikusteko, saia gaitezen zenbakien artekoan jarraitzen den bidea aztertzen.
Hona hemen zenbakien arteko zatiketa bat:
Zenbakien artekoa egitekoa jarraitzen den algoritmoa kopiatzen, hona hemen polinomioen artekoa egiteko proposa daitekeen bidea:
a) Bi polinomioak beherako ordenean ordenatzen dira, letra nagusi edo ordenatzailearen arabera.
b) Zatikizunaren lehenengo terminoa, zatitzailearen lehenengo terminoarekin zatitzen da; zatidura hau azken zatiduraren lehenengo terminoa da.
c) Zatidura hau zatitzailearekin biderkatzen da eta biderkadura zatIkizunari kentzen zaio; kendura hau lehenengo
d) Lehenengo tarteko hondarren lehenengo monomioa zatitzen da zatitzailearen lehenengo monomioarekin; zatidura hau, azken zatiduraren bigarren terminoa da.
e) Zatiduraren bigarren terminoa biderkatzen da berriro zatitzailearekin, eta biderkadura lehenengo tarteko hondarrari kentzen zaio; modu honetaz, bigarren tarteko hondarra lortzen da.
f) Modu berean jarraituko dugu, tarteko hondarraren maila zatitzailearena baino txikiagoa izan arte
Ikus dezagun lege honen aplikazioa:
a) Bi polinomioak beherako ordenean